Nire garapena
Orain arte ikusi dugunez, komunikazioa nire bizitzako zutabe garrantzitsuenetariko bat da, profesionalki horretera jarduten dudalako. Hori dela eta, erronka bat da egunero hobetzea eta mugak gainditzea.
Horretarako, zenbait trikimailu dauzkat, batzuk nire izaerarekin bat datozenak eta beste batzuk ikasi ditudanak:
- Oso kritikoa izatea nire buruarekin.
- Apaltasuna beti gogoan izatea: umiltasuna da hobetzen utziko dizuna eta besteen kritikak edo gomendioak ontzat hartzea.Gainera, komunikazioaren arloan oso garrantzitsua da entzulearen gainetik inoiz ez ipintzea.
- Zintzoa izatea: gure buruari gezurrak esaten badiogu ez goaz inora eta hobetzea ezinezkoa izango da.
- Diskurtso bat amaitzean ebaluatzea: ariketa honek mantentzeko puntuak eta hobetzekoak ateratzea lagako gaitu. AMIAren dinamika ere oso ona da nire estiloa hobetzeko.
- Aurreko dinamikatik ateratako puntuekin hasten dut prestatzen dire hurrengo diskurtsoa, alferrikako lana izango litzateke-eta.
Pausu hauek jarraituz, hobetzen joango gara eta hobekuntza hauek ikusiko ditugu.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina