Ni albokoekin

Lan egiteko ohitura zenbait arlotan garatu dut. Lehenik eta behin, bigirale naizen eskaut taldean. Hemen, umeak eta nerabeak hezten ditugu eta helburu pedagogikoak eta plangintzak diseinatzerakoan, denon artean egiten dugu. Bestalde, eskaut taldeetan ohitura dugu erabakiak hartzeko ez jotzea bozketara edo erakundearen lehendakariak esaten duenara, baizik eta guztion adostasunaren bitartez, deliberamendu batera heltzera. 

Cadena SER-Radio Bilbao-ren seta BECen
Begirale taldea
Horretarako, nahitaezkoa da argudio sendoak erabiltzea besteei konbentzitzeko, ondo pentsatuak hausnarketa baten ondoren. Gainera, zure jarrera eta taldeko interesak askotan mantendu behar dituzu, beraz, argi izan behar dituzu ideiak eta zer den hoberena taldearentzat eta umeentzat.

Beste alde batetik, irratian ere lantaldean beti jarduten dugu. Nahiz eta erredaktore-buru bat egon, denon artean antolatzen ditugu gaiak eta bakoitzak bere ekarpenak egiten ditu. Kasu hauetan, nagusiak bakarrik hartzen ditu azken orduko erabakiak edo arazoak sortzen direnean lan dinamika honetan. Berarena azken ahotsa dela esan dezakegu.

Bi testuinguru honetan murgilduta, uste dut taldean lan egiteko gaitasunak landu ditudala. Besteekin oso gustura lan egiten dut, iritzi desberdinekoak izan arren. Azken finean, egoera hauek oportunitate gisa ikusten ditut gauza berriak ikasteko, ikuspuntu desberdinak ulertzeko eta enpatia praktikan ipintzeko. 

Honek ez du esan nahi nire iritzia ez dudala adierazten, guztiz alderantziz, nire txanda denean botatzen dut eta besteen kontra-argudioak eta iritziak jasotzen ditut, umiltasuna mantentzen saiatzen denbora osoan. Dena den, badaude zenbait kasu nire iritzia ematea kostatzen zaidanak, hala nola, konfiantza ez dudan talde batean lan egiten dudanean (adibidez, eskaut munduan, Udaletxera goazenean zinegotziarekin batzar batera; edo irratian, Madrileko jendearekin batzen garenean) edo badakidanean guztiak nire iritziaren kontrakoak direla. Kasu hauetan, ahoa itxi edo gainetik esaten dut zer pentsatzen dudan, beti beharrezkoa bada. Izan ere, hau da aldatu behar dudan gauza, eroso ez nagoen taldeetan iritzia emateko prest egotea, hain zuzen ere.

Lidergoari buruz, esan dezaket bizitzak zenbait aukera eman dizkidala ekintzak eta pertsonak kudeatzeko. Eskaut munduan, aisialdiko zuzendari bezala 160 umeen eta gaztetxoen udalekuak kudeatu ditut uztailean. Irratian, giza eta tekniko ekipoak kudeatu ditut saio bereziak egiterakoak estudioetatik kanpo, batez ere, Uribe FM-n. Bi ardura mota hauetan lidergo bezala ere aritu naiz eta sentipen ona izan da gauzak ondo atera zirelako (beti daude hobetzeko zenbait puntu).

Iruzkinak