Ni besteekin

Nire ibildidea dela eta, ez daukat inongo arazorik publikoan hitz egiterakoan. Dena den, zenbait puntu daude erosoago sentiarazten zaizkidanak:
  • Audientziaren kopurua: irratian urduriago ipintzen naiz Estatu osoarentzako hitz egitean edo Euskadiko edo Bizkaiako deskonexioetan. 
  • Audientziarekin daukadan erlazioa: ez da berdina irratian hitz egitea, nire lagunen kuadrillan. Entzuleen profila, hain zuzen.
  • Erabiltzen dudan hizkuntza: nire ama hizkuntza gaztelaina da eta euskaraz edo beste hizkuntza batean hitz egiterakoan inprobisatzeko ahalmena txikiagoa da. 
  • Ze gaiataz hitz egiten ari naizen: normalean kontrolpean ditudan gaiekin erosoago nago. 
Gauza hauek kontutan izanda batzuk esplizituki edo inplizituki, nire mezua lantzen dut. Batzuetan, hitzetik hortzera botatzen dut; beste batzuetan, eskema mental bat garatzen dut eta gainerakoetan, idatziz eskema edo zirriborro bat idatzi behar dut.

Hala ere, eszenaratzean, askotan berdina gertatzen zait, batez ere urduri nagoenean. Entzun albistegi hau:

Entzuten duzuen tonu informatibo hori beste diskutso publikoetara hedatzen dut. Eta hori da nire arazo nagusia, zenbait kasuetan ez dela egokia, hala nola, klasean testu bat altuan irakurtzean edo umeentzako ipuin bat irakurtzean.

Abiadurari dagokionez, askotan, batez ere gaztelainaz, oso azkar hitz egiten dut eta jendeak ez nau ulertzen, beraz, askotan gauzak birritan errepikatu edo beste era batean esan behar ditut. Dena den, ahalegintzen naiz erritmoa aldatzen noizbehinka diskurtsoak arinagoak egiteko eta audientziak ez azpertzeko.

Begirale lanetan askotan gurasoekin batzar orokorrak dauzkat kurtsoa edo kanpamenduak azaltzeko. Hauetan, esaten dudana asko neurtzen dut ere eta, oso espresiboa naizenez, gestugaz baliatzen naiz mezua ulergarriagoa egiteko eta zenbait atal azpimarratzeko. Kontrakoa gertatu zitzaidan telebista probatu nuenean behin eguraldiko informazioa ematen. Izan ere, hemen elkartu behar nituen besoen mugimenduak eta atseden jarrerak. Gainera, zailagoa zen guzti hau zutunik nengoelako eta gorputz osoa ikusten zelako. Honakoa da bideoa:


Diskurtsoa amaitzean beti geratzen zait sentsazio bat gorputzean. Batzuetan txarra izango da eta autokritika eginez eta besteei galdetuz jakingo dituzu zertan hobetu behar duzun. Beste batzuetan ona ezango da eta asebete aterako zara. Ororen gainetik hau irratian gertatzen da programa edo albistegia amaitzean, hasi baino lehen eta bitartean presio handia duzulako eta amaitzean askapen bat delako sentsu guztietan.

Amaitzeko, denborak oso kontutan hartzen ditut momentu oro eta, berriz ere, irratiak asko izan du zerikusi, han oso neurtuta daudelako.  Ez da erlojuari begiratze-kontu bat baina bai jakitea eta antolatzea zenbat denbora daukazu hizt egiteko eta zeri ematen diozu garrantzia.

Iruzkinak