Ondorio gisa

Pertsona Arteko eta Tarteko Komunikazioa 2. lauhilabetean izan dugun ikasgaia da. Ikasketa plangintzan, ondo dago kokatuta 3. mailan aste hauetan hartzen konpetentziak hurrengo ikasturtean ezartzen dituzulako. Dena den, ikasgai hau derrigorrezkoa izan beharko litzateke etorkisunean, nahitaezkoa delako besteen aurrea n hitz egiten jakitea eta ohituta egotea. Hain zuzen ere, 4. mailan pitching bat egin behar duzu zure produktua saltzeko ekoiztetxeen aurrean.

Arestian aipatu dudan bezala, zerbait ebaluatzea ezinezkoa da ondo planteatutako helbururik gabe. Ikasketa munduan, helburuak laburbiltzen dira gaitasunetan eta eskunduntzetan. Beraz, gaitasunei dagokionez, norberaren estilo komunikatoboaren azterketa ondo planteatua dagoelakoan nago. Oso interesagarria da ikasleontzat hausnarketarako ikasgai bat honelakoa izatea, beste batzuk programan eta teorian itsuten direlako.

Bestalde, publiko baten aurrean berba egitea, gure kasuan, klasearen aurrean, oso komenia izan da lehen esan dudadez, praktika beharrezkoa delako. Eta klaseko giroa egokiena da lehen pausuak emateko, konfiantzazko pertsonen aurrean zaudelako. Egunak pasa ahala, konturatzen zoaz nola jokatzen duzu gestuekin, espresibitatearekin, hitzekin, tonuarekin...

Soberan nire ustez ez dago ezer, programa planteatuta dagoelako eskailera bat bezala, zailtasuna handitzen poliki-poliki. Irratian gauzak grabatzea idea ona da gero guztion artean entzuteko eta hobetzeko puntuak ateratzeko. Izan ere, besteen akatsak esanguratsuak eta interesgarriak dira pertsona batentzako.

Hala ere, nik sartuko nuke beste gai bat plangintzan amaiaera bezala eta agoan bozeramaileen mundura zuzenduta. Gure lana batzuetan publiko bati zuzenduta egongo da baina beste batzuetan komunikabideetara. Beraz, prentsaurreko bat sartuko nuke bozeramaile batekin eta klaseko kideekin galderak egiten. Prentsaurreko hau girotzeko, mikroak eta fokoak ipini eta grabatu daiteke. Honen jomugak izango lirateke kamerari eta "prentsari" beldurra kentzea eta beste motariko diskurtsoak jorratzea.
 
Amaitzeko, esan beharra nago oso gustora egon naizela klasean eta giro paregabea sortu dugula, eta guzti honekin errazago da klasera joatea eta ikasgaian inplikatzea.

Iruzkinak