Mezuak

Ni neu

Lan honen aurkezpenan ikusi duzuenez, nire izena Gonzalo Loza da eta kazetaritzako ikasketak burutu ondoren, ikus-entzunezko gradua amaitzen ari naiz . Unibertsitatetik kanpo, Uribe FM irratian saio bat zuzentzen dut astero eta behinka Cadena SER Euskadin ordezkapenak egiten ditut. Nire aisialdian, Eskubeltzeko, Algortako eskaut taldeko, begirale bolondresa naiz eta herriko zenbait ekimenetan parte hartzen dut. Nire burua honela ikusten dut:   Irudian jarritako ezaugarriak kontutan hartuta, harreman bat hasten dudanean, ikus daiteke begi bistan batzuk .  Adibidez, atsegina naizela eta alaia. Horregatik, ez daukat problemarik hizketa bat hasterakoan beste pertsona batekin, nire laguna izan ala ez. Askotan ogia erosterakoan edo supermerkatuko kutxazainarekin zenbait hitz partekatzen ditut uste dudalako adeitsua edo sinpatikoa izatea ondo datorrela egoera guztietan. Hortaz, oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit agurrak edo hezkuntza diren zenbait gestu egitea, hala nola, eskerrak

Ni albokoekin

Irudia
Lan egiteko ohitura zenbait arlotan garatu dut. Lehenik eta behin, bigirale naizen eskaut taldean. Hemen, umeak eta nerabeak hezten ditugu eta helburu pedagogikoak eta plangintzak diseinatzerakoan, denon artean egiten dugu. Bestalde, eskaut taldeetan ohitura dugu erabakiak hartzeko ez jotzea bozketara edo erakundearen lehendakariak esaten duenara, baizik eta guztion adostasunaren bitartez, deliberamendu batera heltzera.  Cadena SER-Radio Bilbao-ren set a BECen Begirale taldea Horretarako, nahitaezkoa da argudio sendoak erabiltzea besteei konbentzitzeko, ondo pentsatuak hausnarketa baten ondoren . Gainera, zure jarrera eta taldeko interesak askotan mantendu behar dituzu, beraz, argi izan behar dituzu ideiak eta zer den hoberena taldearentzat eta umeentzat. Beste alde batetik, irratian ere lantaldean beti jarduten dugu. Nahiz eta erredaktore-buru bat egon, denon artean antolatzen ditugu gaiak eta bakoitzak bere ekarpenak egiten ditu . Kasu hauetan, nagusiak bakarrik hartz

Ni besteekin

Irudia
Nire ibildidea dela eta, ez daukat inongo arazorik publikoan hitz egiterakoan . Dena den, zenbait puntu daude erosoago sentiarazten zaizkidanak: Audientziaren kopurua: irratian urduriago ipintzen naiz Estatu osoarentzako hitz egitean edo Euskadiko edo Bizkaiako deskonexioetan.  Audientziarekin daukadan erlazioa: ez da berdina irratian hitz egitea, nire lagunen kuadrillan. Entzuleen profila, hain zuzen. Erabiltzen dudan hizkuntza: nire ama hizkuntza gaztelaina da eta euskaraz edo beste hizkuntza batean hitz egiterakoan inprobisatzeko ahalmena txikiagoa da.  Ze gaiataz hitz egiten ari naizen: normalean kontrolpean ditudan gaiekin erosoago nago.  Gauza hauek kontutan izanda batzuk esplizituki edo inplizituki, nire mezua lantzen dut. Batzuetan, hitzetik hortzera botatzen dut; beste batzuetan, eskema mental bat garatzen dut eta gainerakoetan, idatziz eskema edo zirriborro bat idatzi behar dut. Hala ere, eszenaratzean, askotan berdina gertatzen zait, batez ere urduri nagoenea

Nire garapena

Irudia
Orain arte ikusi dugunez, komunikazioa nire bizitzako zutabe garrantzitsuenetariko bat da , profesionalki horretera jarduten dudalako. Hori dela eta, erronka bat da egunero hobetzea eta mugak gainditzea. Horretarako, zenbait trikimailu dauzkat, batzuk nire izaerarekin bat datozenak eta beste batzuk ikasi ditudanak: Oso kritikoa izatea nire buruarekin. Apaltasuna beti gogoan izatea: umiltasuna da hobetzen utziko dizuna eta besteen kritikak edo gomendioak ontzat hartzea.Gainera, komunikazioaren arloan oso garrantzitsua da entzulearen gainetik inoiz ez ipintzea. Zintzoa izatea: gure buruari gezurrak esaten badiogu ez goaz inora eta hobetzea ezinezkoa izango da.  Diskurtso bat amaitzean ebaluatzea : ariketa honek mantentzeko puntuak eta hobetzekoak ateratzea lagako gaitu. AMIAren dinamika ere oso ona da nire estiloa hobetzeko.  Aurreko dinamikatik ateratako puntuekin hasten dut prestatzen dire hurrengo diskurtsoa, alferrikako lana izango litzateke-eta.  Pausu hauek jarra

Ondorio gisa

Irudia
Pertsona Arteko eta Tarteko Komunikazioa 2. lauhilabetean izan dugun ikasgaia da. Ikasketa plangintzan, ondo dago kokatuta 3. mailan aste hauetan hartzen konpetentziak hurrengo ikasturtean ezartzen dituzulako. Dena den, ikasgai hau derrigorrezkoa izan beharko litzateke etorkisunean, nahitaezkoa delako besteen aurrea n hitz egiten jakitea eta ohituta egotea. Hain zuzen ere, 4. mailan pitching bat egin behar duzu zure produktua saltzeko ekoiztetxeen aurrean. Arestian aipatu dudan bezala, zerbait ebaluatzea ezinezkoa da ondo planteatutako helbururik gabe. Ikasketa munduan, helburuak laburbiltzen dira gaitasunetan eta eskunduntzetan. Beraz, gaitasunei dagokionez, norberaren estilo komunikatoboaren azterketa ondo planteatua dagoelakoan nago. Oso interesagarria da ikasleontzat hausnarketarako ikasgai bat honelakoa izatea, beste batzuk programan eta teorian itsuten direlako. Bestalde, publiko baten aurrean berba egitea, gure kasuan, klasearen aurrean, oso komenia izan da lehen esan